2012/08/02

Ines del Rioren berehalako askatasuna eskatuko du Herrirak abuztuaren 10ean Tafallan

Heldu den abuztuaren 10ean, manifestazio batera deitu du Herrira mugimenduak Tafallan (19:30ean, plazatik abiatuta), Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia dadin eskatzeko, Ines del Rioren berehalako askatasuna eskatzeko, "eta UPNri eta PSNri erregutzeko ez dezatela oztopo gehiago jarri eta bildu daitezela konponbideak bilatzeko zereginera".
Tafallako Udalaren Osoko Bilkurak, UPNk eta PSNk kontrako botoa emanda (7 eta 2), ezezkoa eman zion Herrira mugimenduaren mozio bati pasa den asteartean. Bertan, eskaera egiten zitzaion Espainiako Gobernuari Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 2012ko uztailaren 10ean onetsitako epaia onar dezan, eta, hortaz, libre utz dezala, ahalik lasterrena, Ines del Rio Prada bertako herritarra, zeinak 2008an bere zigorra erabat beteagatik giltzapean jarraitzen baitu 197/2006 doktrinaren ondorioz. Mozioaren alde Bilduk (6) eta Iniciativa por Tafallak (1) egin zuten.
Herrira mugimenduak Inés del Ríoren eta zigorra beteta oraindik ere kartzelan dauden 67 pertsonen berehalako askatasunaren alde jarraituko du lanean. Buru-belarri arituko da salbuespeneko espetxe politika guztiak gainditzeko. "Besoak zabalik jarraitzen dugu erakundeetan aurrerako pausoak eman nahi dituzten kargudun guztien aurrean. Eta, aldi berean, gauza bat frogatu behar dugu kalean: jendea nekatua dagoela bake-bideari jartzen zaizkion oztopoak direla-eta".

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada