2012/08/02

Herrira: Bere abokatuak Iosu Uribetxebarriaren askatasuna eskatu du Audientzia Nazionalean

Iosu Uribetxebarria presoaren egoera larria dela-eta, minbizia, bi nodulu ditu eta metastasia du buruan, bere abokatu den Ainhoa Bagliettok arrasateko bizilagunaren askatasuna eskatu du gaur Entzutegi Nazionalean. Bagliettok bi eratara eskatu du Uribetxebarriaren askatasuna, alde batetik baldintzapeko askatasuna gaixotasun larri eta sendaezina sufritzeagatik eta bestetik kondenaren berehalako etetea.
Uribetxebarriaren egoera ezin larriagoa da eta bere osasun egoera terminala izateraino heldu da. Herrirak bai Iosu Uribetxebarriak eta euren senideek gaixotasun eta egoera larri hau duintasunez eramatea eskatzen dute eta, beraz, Iosu Uribetxebarria aske eta etxean libre egotea eskatzen dute. Azkenik, gogoratu datorren larunbatean manifestazioa egingo dutela Arrasaten “Iosu askatu, hamalauak askatu” lelopean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada