2012/08/22

Bere osasuna eta askatasunaren alde lanean jarraitu ahal izateko Iosu Uribetxebarriak gose greba utzi du

Bere osasuna eta askatasunaren alde Iosu Uribetxebarriak bertan behera utzi du gaur 15 egunez burutu duen gose greba. Erabakia erabat pertsonala izan da eta oinarri bakarra izan du, bere osasun egoeraren kaltetze nabarmena eta larritasun extremoa. Egoera ikusita, Iosu Uribetxebarriak bere askatasuna eta osasunaren alde borrokatzen eta lanean jarraituko duela transmititu du, nahiz eta bere gaixotasunak minuturo okerrera egiten duen.
Gaur goizean bertan jakin izan den berria da hau eta Herrirak honakoa adierazi nahi du: "Iosu Uribetxebarriak hartutako erabakiari errespetu osoa adierazten diogu eta gure partetik, Uribetxebarria askatu bitartean -legez eta eskubidez hala behar duelako- mobilizizazioak eta ekimenak burutzen jarraituko dugu".
Bihar bertan, Donostia Ospitalera joan eta baraualdi masiboa egiteko deialdia luzatu diete Iosu Uribetxebarria eta gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasunaren alde, pertsona guztien giza eskubideen errespetuaren alde eta bakea eta konponbidearen alde dauden hiritar guztiei. Asteburuko proposamenak eta mobilizazioak ere, beti ere herri bakoitzaren ahalmenaren arabera noski, bere horretan mantentzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada