2012/08/15

#25UrteKartzelan: Ines del Rioren askatasunaren aldeko ekimena Tafallako jaien hasieran



Kartzeletan bizitzen den egoera larria Tafallako jaien hasieran oso present egon zen. Kohetean, pankarta erraldoi bat eskeki zuten udaletxean, preso eta iheslari guztien herriratzea eskatuz eta Ines del Rioren askatasuna aldarrikatuz. Behean, plazan, baloi eta puxika urdinen artean Inesen askatasunaren aldeko pankarta erraldoi batek hegan egin zuen.
Ines del Rio tafallarrak 25 urte daramatza kartzelan. 2008an bete zuen zigor osoa. Uztailan, Estrasburgoko epaitegiak bere askatasuna agindu zuen, baina Estatu espainolak preso mantentzen du.

Txupinazo tafalla

Ondoren, preso eta iheslarien askatasunaren aldeko brindisa egin zuten. Azken urteotako jendetsuenetarikoa izan zen. Tafallar asko hurbildu ziren egun berezi hauetan senideei beraien babesa erakustera eta beraien indarra txalotzera. Era berean Herrirak hitza hartu zuen Tafallako presoen egoeraren berri emateko eta preso zein iheslarien herriratzea eskatzeko.

Brindisa1

TAFALLAKO JAIEN HASIERA: Argazki galeria

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada