2012/08/12

#IosuAskatu: 230 preso politiko inguru borrokaldian, gehiengoak gose greba mugagabean

230 preso politiko inguru borrokaldian aurkitzen dira, egoera larrian dagoen Iosu Uribetxebarria preso gaixo larriaren egoera salatu eta bere berehalako askatasuna eskatzeko.
Preso politikoen gehiengoak gose greba mugagabeari ekin dio, Uribetxebarriaaren egoera salatu eta bere berehalako askatasuna exijitzeko. Bestelako borrokak burutzen ari dira ere; itxialdiak zeldetan, espetxeko janariari uko, elkarretaratzeak, gutun bidalketa Ministeritzara, etb.

Estatu Frantsesa
• Fresnes (gizonezkoak): gose greba mugagabean aurkitzen dira.
• Fresnes (emakumeak): Espetxeko janariari uko, txandakako barauak eta elkarretaratzeak.
• Fresnes: D3 eta D10ean aurkitzen diren preso politikoak gose greba mugagabean aurkitzen dira. D2koak gaurtik aurrera gose greba mugagabean.
• Fleury: hirugarren dibisioa eta espetxeko emakume presoak gose greba
mugagabean aurkitzen dira
• Joux la Ville: Espetxeko janariari uko egingo diote igandera arte.
• Nanterre: Itxialdian Iosu askatu arte.
• Il de Rée: Espetxeko janariari uko, txandakako baraualdiak eta gutun bidalketak.
• Arles: frantziatik espultsatua izateko arriskua duelako, Ramontxo Sagarzazu presoak gose greba abiatu du. Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidearen alde eta Iosu Uribetxebarriaren askatasuna exijituz.
• Arles: Iñaki Lopez de Bergara eta Ibon Elorrieta presoek, Ramontxo eta Uribetxebarriaren egoera salatzeko, espetxeko janariari uko egingo diote.
• Moulins (kondenatuak): Gaur gauetik aurrera (igandea) sartuko dira gose greba mugagabean.
• Moulins (prebentiboak): Atzo (larunbata) sartu ziren gose greba mugagabean.
• Liancourt: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
• Saint Maur: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
• Rennes: Asteburuan zehar elkarretaratzeak egingo dituzte eta gutunak
bidaliko dituzte Minesteriora.
• Clairvaus: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
• Chalons en Champagne: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.

Estatu espainola
• Castello II: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
• Kordoba: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
• Sevilla II: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
• Picassent: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
• Granada (Albolote): Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
• Algeciras: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
• Herrera de la Mancha: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
• Murtzia I: Astelehenetik aurrera gose greba mugagabean sartuko dira.
• Villena: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
• Navalcarnero: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
• Logroño: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
• Jaen: Astelehenetik aurrera gose greba mugagabean sartuko dira.
• Daroca: Gaur gauean (igandea) gose greba mugagabean sartuko dira.
• Brieva: Astelehenetik aurrera gose greba mugagabean sartuko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada