Ehun pertsona baino gehiago bildu dira gaur arratsaldean Iruñeko espetxe berriaren atarian gaixotasun larriak dituzten hamalau presoen askatasuna eskatzeko. Bereziki, Iñaki Erroren egoera salatu dute: 25 urte preso, zigor betea, bihotzeko gaixotasun larri bat... Eta nola ez, Josu Uribetxeberriarena.

Konzentrazioaren bukaeran asanblada bat egin dute, eta Herrirako kide batek aste honetarako antolatu duten ekimen guztien berri eman du. Ondoren, espetxearen beste punta batera joan dira guztiak, Iñaki Erro agurtzera. Eta bai, azkenean agurrak eta ohiuak konpartitzeko aukera izan dute.

Beheko lehioetan, ezkerrean, Iñaki Erro somatzen da, ohial txuri batekin agurtzen.
ARGAZKI GALERIA: IÑAKI ASKATU!
EKINKLIK: Argazki galeria
No hay comentarios:
Publicar un comentario en la entrada