2012/08/22

13 egun protestan: Donostia ospitaleko gose grebalariek hamar kilo galdu dituzte, bataz beste

Kontrol medikua pasatzen dute egunero.

Momentu honetan hamabi pertsona daude gose greban Donostia Ospitalean. Abuztuaren 10ean hasi ziren lehenengoak, Iosu Uribetxeberria bere protesta hasi eta bi egunetara.
Horietako bostek hamahirugarren eguna bete dute gaur, beste hiruk hamabi egun daramatzate, eta gainontzekoek bederatziak, Iñaki Egaña idazlea eta historiadorea izan ezik, protesta astelehen honetan hasi baitzuen. Beste bost lagunek gose greba utzi behar izan dute osasun arazoengatik.
Gose grelariak hamabi ordu pasatzen dute ospitalean, konzentrazioetan parte hartzen, asanbladak dinamizatzen, hedabideen aurrean adierazpenak egiten... Eta beraien ahuldadea nabaria da dagoeneko. Kontrol medikuak pasatzen dituzte egunero, eta hamar kilo inguru galdu dituzte, bataz beste.
Hala ere, aditzera eman dute protestan jarraitzeko asmoa dutela Josu libre uzten duten arte. Are gehiago, Euskal Herriko pertsona solidarioei Donostia ospitaleko gose greba honetara biltzeko deia egin diete, beti ere osasun egoerak horretarako bide ematen badie.
Bihar aurrera, herritar gehiago bilduko dira iniziatiba solidario honetara. Gose greban hasi nahi duten guztiak ospitalera joan daitezela bihar, goizeko hamaikak baino lehen.

Donostia ospitaleko gose grebalariak
- Manu Ledesma: Pasai Antxo, 26 urte, langabetua
- Fran Balda: Arbizu, 45 urte, Herrira mugimenduko partaidea
- Jon Garai: Antsoain, 33 urte, Herrira mugimenduko partaidea
- Rodolfo Cuesta: Donostia, 44 urte, makinista
- Joseba Uranga: Hondarribia, 48 urte, langabetua
- Iñaki Egaña: Donostia, 54 urte, historiadore eta idazlea
- Nagore Lopez de Luzuriaga: Agurain, 31 urte, psikologoa
- Galder Ellakuria: Zaratamo, 32 urte, matematikaria
- Miguel Angel Lekue: Larrabetzu, 63 urte, kamioilaria
- Mario Artola: Donostia, 45 urte, langabetua
- Itziar Arruarte: Hernani, 25 urte, hezitzailea
- Ander Alberdi: Iurreta, 48 urte, torneroa

33 jai herrikoiak
Gaur goizean, jai herrikoien "mundutik" joan dira bisitan Donostia ospitalera: blusak eta neskak, Bilboko konpartsak, piratak, Gora Iruñea, peñak, kultur taldeak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada