2012/07/03

Gernikako sinatzaileek konzentrazio batera deitu dute Burlatan, atxiloketak salatzeko

Burlatako bizilaguna den Jose Javier Osesen atxiloketa salatzeko, Burlatako Gernikako Akordioaren sinatzaileek elkarretaratze batera deitu dute. Ostegun honetan izanen da, uztailaren 5ean, 19:00etan Burlatako Udaletxe plazan.
Pasa den astean hainbat atxiloketa eman ziren, horietako bi frantziako poliziak eginak, eta tartean Jose Javier Oses “Jotas” herriko bizilagunarena, zeina oso ezaguna eta maitatua den, batez ere Burlatan eta Tafallan egindako lan sindikalarengatik.
Gernikako sinatzaileen ustez, "atxiloketak Euskal Herrian ireki den prozesuaren aurkako eraso larria dira, are gehiago, ETAk bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri zuenetik bere elkarrizketarako borondatea erakutsi duenean". Nabarmendu dutenez, irakurketa hori egiten ari dira Euskal Herriko eragile sozial, sindikal eta politiko gehienak, eta baita nazioarteko pertsonalitate garrantzitsu asko.
"Egunetik egunera konponbide demokratikoaren alde lana egiteko ditugun arrazoiak gehiago dira, eta konponbide demokratikoaren alde dugun erabakitasuna handitzen ari da. Badakigu Euskal Herriko jendarteak gurekin bat egiten duela konponbidearen aldeko erabakitasunean, badakigu ere nazioartean gero eta ahots gehiago altxatzen ari direla konponbide demokratikoaren alde. Berandu baina goizago mugiaraziko ditugu, konponbidea irabaziko dugu".

Gernika konzentrazioa burlatan, atxiloketen aurka

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada