2012/07/24

#BatGutxiago: Gorka Mayo libre aterako da gaur 10.000 euroko bermea ordainduta

Gorka Mayo euskal preso politikoa (Barañain-Bidaurreta) libre aterako da datozen orduetan 10.000 euroko bermea ordainduta. 2011ko Urtarrilean Guardia Zibilak eta Espainiako Polizia Nazionalak Nafarroan burutu zuten operazio polizial batean atxilotu zuten beste hainbat nafarrekin batera. Geroztik Espainiako espetxeetan sakabanatua egon da.

12ak aldera, Barañainen
Gorka Mayo gaur aterako da Soto del Realeko espetxetik. Aurreikusten dutenez, gaueko 12etan helduko da Barañainera, eta bertan auzokideen harrera jasoko du. Ondoren, Bidaurretara abiatuko da, elkartera hain zuzen ere, gaueko bigarren harrera jasotzeko.

1 comentario:

  1. AUPA HURRENAK BESTEAK, AUPA XAFAN.......¡

    ResponderEliminar