2012/06/17

Larunbatean, txirrindula martxa Iruñean azken sentzentziak salatzeko

Txirrindula Martxa Eleak


Maiatzaren 25ean Iruñerriko 5 gazte epaituak izan ziren Madrilgo Entzutegi Nazionalean, 2009. urteko korrikan presoen argazkiak eramateagatik. Berriki jaso dugu sententzia: urte eta erdiko zigorra Txantreako bizilagun den Josu Esparzarentzat, eta urte bana Mikel Marin (Iturrama), Oihan Ataun (Arrosadia), Irati Mujika (Arrosadia) eta Dabid Urdinentzat (Burlata).
Sententzia honen aurka protesta egiteko, Eleak mugimenduak txirrindula martxa antolatu du larunbat honetan, eguerdiko 12:30tan Iruñeko Udal Plazatik.
Mugimenduaren arabera, "ezin dugu onartu, estatua gaur egungo egoera kontutan izanik, horrelako jarrerak mantentzen tematuta jarraitzea. Presoak eta gehien bat haien senideak zigortzen eta arriskuan jartzen dituen egoera batekin amai dadila eskatzea, delitutzat jo al daiteke? Halakoengatik 18 hilabeteko gartzela zigorra ezartzea onargarria al da?"
Eleak Mugimenduaren iritziz, horrelako jarrerek argi uzten dute "eskubide zibil eta politikoen urraketa sistematikoak berean jarraitzen duela, gure iritzia eta jarrera kontrolpean eduki nahi dutelarik". Horrexegatik, gure eskubideen urraketa honekin behin betiko amaitzeko, dei egiten dute gizarteari eskubide hauek erabiltzera, publikoki eta era naturalean. "Horrela, pixkanaka pixkanaka hainbeste urtetan jasan behar izan dugun eskubide urraketa honekin amaitu dezagun".
Bestela, aste honetan ezagutu dugun bost gazte nafarren aurkako sententziaren salaketa present egonen da ere Eleak-ek antolatutako txirrindula martxan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada