2012/06/06

Larunbatean, Elortzibarko Euskararen Eguna



Urtero bezala, Elortzibarko euskaltzaleei euskararen alde agertzeko hitzordua ailegatu zaie. Ekainaren 9an Elortzibarko XII. Euskararen Eguna ospatuko dute Dorre-Elortzibarren.
Antolatzaileen arabera, "urte berezia da aurtengoa, 2012. Duela 500 urte Nafarroa konkistatua izan zen. Orduz geroztik, herri askea izateari utzi genion, baina bost mende pasatu ondoren, bizirik gaude. Geure lurrak galdu arren, geure izaera eta kultura ez ditugu hiltzen utzi. Izan ere, inolako estatus eta aitorpen ofizialik jaso ez duen geure hizkuntza bizirik ailegatu da gure egunetara. Hau euskara maite duen herriaren babesari esker posible izan da".
"Bizirik gaude eta bizi nahi dugu". Hori da plazaratu nahi duten mezua: "Elortzibarren euskaraz bizi nahi dugula. Eta aldarrikapen hau kalean eta jai giroan egiteko aukera paregabea izanen dugu ekainaren 9an, Dorre-Elortzibarren".
Goizean hasi eta gauera arte luzatuko den egitarau anitza eta adin guztietako jendeak goza dezan prestatu dute.
Bazkarirako txartelak Noaingo Kultur Zentroan, Euskaltegian, Txarrantxulon edo noaingogaueskola@hotmail.com helbidera idatziz eskura dait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada