2012/06/19

Etxarriko alkate, zinegotzi eta udal langileen aurka irain eta mehatxu larriak salatu dituzte

margoketa_sandrin12

Pasa den larunbatean, ekainaren 16an, Etxarriko jai egun garrantzitsua den San Adrian egunean herriko alkate, zinegotzi eta udal langileen aurka irain eta mehatxu larriak jasotzen zuen margoketa agertu zen San Adriango baselizaren orman idatzita.
Ez da margoketa iraingarriak agertzen diren lehendabiziko aldia. Gertakari hau Etxarriko herri osoari egindako erasoa delakoan, Etxarriko alkateak ez ohiko Udalbatza urgentea deitu du ostegun honetarako, ekainaren 21erako. Udalbatza arratsaldeko 20:30ean eginen da Udaletxeko aretoan. Udalbatza horretan adosteko asmoarekin adierazpen proposamen bat luzatu dio Bilduko udal taldeak Udalbatzari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada