Aurrekoan kaka
mokordo erraldoia itzuli zion Sortzen-ek Iribas kontseilariari, adierazteko "estatuek
inposatutako hezkuntza neurriak (murrizketak, euskararen debekua, dekretuak,
inposaketak, tasen igoera...) ez ditugula nahi eta neurri horien guztientzat
alternatiba dagoela: Hezkuntza Sistema Propioa hain zuzen ere".
Baina Sortzen-en ustez, benetako
Hezkuntza sistema propio bat eraikitzeko zimendu osasuntsuak behar dira, eta
horretarako aurreko infekzioa garbitu beharra dago, eta horixe da atzo Hezkuntza departamentuan egin zutena.
"Iribas jaunak
ordezkatzen dituen gobernuak arrisku bizi bat suposatzen dute gure
herriarentzat, eta erradioaktibitateak bezala gure herria herio geldo batetara
kondenatzen ari du".
Diotenez, "erradioaktibitateak
bezala herio hau isilpekoa eta ikusezina izatea nahi dute Iribas eta enparauek,
baina Sortzen Ikasbatuazek argi ikusi du euren bidea eta norabide aldaketa
jorratzeko garaia heldu dela".
No hay comentarios:
Publicar un comentario en la entrada