2012/05/31

Urte eta erdi arteko kartzela jarri diete Korrikan presoen argazkiak erakutsi zituztenei

Eleak-ek protesta egin zuen epaiketa honen aurka
Berria.info
Espainiako Auzitegi Nazionalak kartzela zigorra jarri die 2009ko Korrikan Iruñean euskal presoen argazkiak erakutsi zituzten bost laguni, "terrorismoa" goratu zutelakoan: David Urdin, Irati Mujika, Oihan Ataun eta Mikel Marini bakoitzari urtebetekoa, eta Josu Esparzari urte eta erdikoa, aurrekariak dituela egotzita.
Halaber, Urdin, Mujika, Ataun eta Marini zazpina urteko inhabilitazioa ezarri die, eta Esparzari zortzikoa. Epaiak aitortzen du Esparzak ez zuela presoen ikur edo irudirik orduan, baina dio garai hartan Amnistiaren Aldeko Mugimenduen bozeramailea zela eta Korrikan lau lagun haien aurretik "modu nabarmen batean" zihoala. Lehengo astean epaitu zituzten.
Fiskaltzak hemezortzina urteko espetxea eskatu zuen, terrorismoaren gorazarre egitea leporatuta. Presoen "eskubideen urraketak" direla-eta Korrikan irudiak "elkartasun" bezala erakutsi zituztela esan zuen Esparzak.
Eleak eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak "sorgin ehiza" salatu zuen. "Euskal preso politikoekin elkartasuna agertzeagatik epaitu dituzte bost lagun horiek, presoei ezartzen dizkieten salbuespen neurriak salatzeagatik eta horretarako, elkartasunari apologia deitzen diote".

Aralar: "La condena de la AN contra Josu Esparza y otros tres navarras es una dolorosa rémora del pasado"

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada