2012/05/21

Txoko Feministak ateak zabaldu ditu Iruñean

Maiatzaren 17an Txoko Feministak ateak zabalduko zituen, Iruñeko mugimendu feministaren erreferentea izateko asmotan. Gune berria Nabarreria kaleko 16. zenbakian dago eta ibilbide eta historia ezberdinetako kolektibo eta emakume feminista biltzen dira bertan: Lumatza, Bilgune Feminista, Emakume Internazionalistak, Remigias, Hagin, Andrea, Atarrabiako Feministak, Donibaneko Feministak, Txantreako Talde Feminista y de mujeres feministas de Iruñerria parte hartzen dute.
Espazio berri honetan hamaika kontutan arituko dira: Iruñerriko mugimendu feministak elkarlanean aritzeko gunea izango da. "Kultura feminista bultzatu eta agertaraziko dugu, eta emakume feministen somen-lan politiko, sozial, kultural eta artistikoak bultzatu. Harremanak sendotzeko, aliantzak egiteko eta emakumeen elkartasunerako espazioa" izango da ere. Horrez gain, "gune politikoa da, borroka feminista anitzak eta emakumeen kolektiboak ugalduko dira bertatik", baita aisialdirako eta gozatzeko gunea, erasorik eta indarkeria sexistarik gabea. "Gune hau Iruñerriko erreferente feminista izatea nahi genuke, mundua begirada feministatik eraikitzeko lanean".
Gure Txokoa autogestionatua da eta instituzioetatik at funtzionatuko dute. "Horretarako emakume guztiei dei egiten diegu egitasmoan eta txokoan kide gisa parte hartzeko, guztien ekarpen ekonomikoa beharrezkoa baitugu espazioa eraikitzen jarraitzeko".

Inaugurazio-ekitaldiak
Maiatzak 22, asteartea. 19:30. Hitzaldia: “Nuestros cuerpos, nuestras vidas”, Begoña Zabalaren eskutik.
Maiatzak 23, asteazkena. 19:00. Dokumentala eta solasaldia: “La luna en ti”.
Maiatzak 25, ostirala. 19:30. Bideoforum: “Nicaraguako mugimendu feminista”.
Maiatzak 26, larunbata. Alde Zaharraren Eguna. Mahai informatiboa Merkaderesen eta Txokoa zabalik 18:00etatik 21:00etara.
Maiatzak 28, astelehena. Emakumeon Birsortze-eskubideen Eguna. 18:30. Hitzaldi-Kalejira: Nafarroan abortatzea. Kalejira 20:00etan kontzentraziora joateko.
Maiatzak 30, asteazkena. 19:30. Hitzaldia: “Salida de la crisis: ecosociofeminismo”, Nekane Juradoren eskutik.
Ekainak 2, larunbata. Artisten Auzoa eta inaugurazio-jaia. Lehiaketa: Txoko Feministaren izena, irudia eta logoa aukeratzeko. Bazkaria, kontzertuak eta DJ.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada