2012/05/21

Sakanak jasaten duen okupazio militarra eta poliziala salatu du Bilduk

Militarrak Arbizun, pasa den astean.
Azken asteetan bailaran jasaten ari den okupazio militarra eta poliziala salatu du Sakanako Bilduk ohar baten bidez.
"Espainar ejerzitoaren maniobrak gure herri eta mendietan, guardia zibilaren kontrol etengabeak, herriz herri eta ordu luzeetan, Polizia Foralaren kontrolak... Honez gain, indar armatu hauen herritarrekiko jarrera bortitz eta preponteak salatu nahi ditugu, arrazoiak eta jendartearen nahiak ematen digun indarretik".
"Herri honen desmilitarizazioaren gehiengoaren nahiak gure eginez", Bilduk ez ditu onartuko "indar militar eta polizial hauen indarkeria erakustaldirik". Hori dela eta, salaketa publikoa ezinbestekoa dela iruditzen zaie, eta bailarako udaletara zabalduko dute mozio bat, Nafarroako Gobernu Zibil eta Barne Delegaritzara Sakandarren salaketa helarazteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada