2012/05/23

Ostiralean, epaiketa: 18 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu dute 2009ko Korrikan presoen argazkiak erakusteagatik salatutako bost lagunentzat

David Urdin, Irati Mujika, Oihan Ataun, Mikel Marin eta Josu Esparza Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte ostiral honetan, maiatzak 25. Haien kontrako salaketa terrorismoa goratu izana da, 2009ko Korrikan, Iruñean, presoen argazkiak erakusteagatik. Fiskalak 18 hilabeteko kartzela zigorra eskatu du haietako bakoitzarentzat.
2010eko abenduan, presoen argazkien kontrako sorgin-ehiza bete-betean zegoela, Guardia Zibilak 17 pertsona deitu zituen deklaratzera, horietako bost AEK-ko arduradunak, eta Auzitegi Nazionalak auzipetu egin zituen terrorismoa goratzeagatik.
Ordutik hona, auzipetu gehienen kasuan kausa artxibatu da, eta azkenean, aipatutako bost horiek epaituko dituzte. Horietako bat Josu Esparza da; amnistiaren aldeko mugimenduaren bozeramailea zen garai hartan, eta egun kartzelan dago. Esparza Iparraldean atxilotu zuten iaz, eta ondoren Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi, abenduan, bi euroagindu erabiliz, horietako bat presoen argazkien kausa honi dagokiona.

Eleak mugimenduaren protesta 
Eleak Eskubide zibilen aldeko mugimenduaren iritziz, epaiketa honek agerian uzten du, beste behin ere, askatasun politikoen gabezia Euskal Herrian. “Euskal preso politikoekin elkartasuna agertzeagatik epaituko dituzte bost lagun horiek, presoei ezartzen dizkieten salbuespen neurriak salatzeagatik. Eta horretarako, elkartasunari apologia deitzen diote”.
Horrenbestez, Eleak mugimenduak eskatzen du bertan behera utz dezatela ideien kontrako jazarpena eta elkartasunaren kontrako sorgin-ehiza; dei egiten du, halaber, ostiral honetan 12etatik aurrera udaletxeko plazara joatera, epaiketa hau ere salatzeko ekitaldi bat eginen baita bertan.

2 comentarios:

  1. Horren aurrean AEK-k bere elkartasuna adierazi nahi die bost auzipetuei, AEKren ordezkaritza bat ere Madrilera hurbilduko delarik.

    Bidenabar, AEK-k zera gogorarazi nahi du: Korrika euskararen aldeko ekimena da, eta ez besterik. Korrikaren helburua eta mezua publikoak eta argiak dira. Hori horrela izanik, ekimen parte hartzaile eta anitza da Korrika, eta bertan sentsibilitate eta pentsaera desberdinetako jendeak hartzen du parte. Hori da, hain zuzen ere, Korrikaren nahia, ahalegina eta meriturik handiena, jende ezberdina biltzea gure hizkuntzaren alde. Korrika bitartean azal litezkeen bestelako aldarrikapenak, parte hartzea bezain anitzak, Korrikaren parte hartze zabal eta anitz horren isla baino ez dira, Beraz, tristuraz eta kezkaz hartu dugu Korrikaren partaide batzuk halako egoera batean egon behar izatea.

    Gainera, gure ustez, zentzugabekeria galanta da hemen zabaldu den ikerketa;
    jada halako kasuak epaitu direnean aurretik eman diren epaiek adierazi duten bezala, Korrika bezalako ekitaldi baten ingurumarian parte hartzaile batzuek beraien lagun presoei elkartasuna adieraztea ez delako delitua.

    AEK

    ResponderEliminar
  2. Horren aurrean AEK-k bere elkartasuna adierazi nahi die bost auzipetuei, AEKren ordezkaritza bat ere Madrilera hurbilduko delarik.