2012/05/29

#SanGrebin: Milaka pertsona Iruñean hezkuntzako murrizketen aurka

2012-5-29 bigarren greba eguna_0083

Argia.com
Horrez gain, Nafarroako Parlamentuko zerbitzu juridikoek egindako txostenaren arabera, Espainiako Gobernuak Hezkuntza arloan ezarritako dekretuak urratu egiten ditu Iruñeko Gobernuaren hainbat eskumen: zehazki, irakasleei eskola-ordu gehiago jartzeari eta ordezkapenak atzeratzeari dagozkienak.
Hori horrela, helegitea jartzeko eskatu diote gobernuari PSN, NaBai, Bildu eta Ezkerrak. Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariak argi erantzun du: murrizketak egin egingo dituzte.
Erantzuna ikusita, UPN eta PP ez beste alderdiek txosten berri bat eskatuko diote Eskola Kontseiluari.
Bestalde, bigarren greba eguna dute gaur Nafarroako irakasleek. Lehengo asteko greba eguna arrakastatsua izan zen eta Ikasle Abertzaleek mobilizazioekin bat egitera deitu dute. Eguerdian, Iruñeko autobus geltokitik aterako da manifestazioa. Grebak hasi aurretik, Iribasek adierazi zuen prest zegoela mobilizazioak saihesteko arduradunekin hitz egiteko, baina berriki sindikatuei buruz esan duenez, "batzuk erabat lotuta daude talde abertzaleekin, eta ezinezkoa da hurbilketa txikiena ere egitea haiekin".
Ostegunean, sektore publiko guztia dago grebara deituta Nafarroan.

Argazki gehiago

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada