2012/05/07

M19: Bortzirietan ere, Goazen Plazara!

Bortzirietako egungo hainbat alkate eta zinegotzi, baita izandakoak ere, Herrira mugimenduak maiatzaren 19rako deitu duen Goazen Plazara ekimenarekin bat egin zuten atzo eskaini zuten prentsaurrekoan.
Bilbon urtarrilaren 7an egin zen manifestazioa milaka herritarren parte hartzea izan zuen, eta honen aintzinean gobernuak ez dira mugitu. "Horrexegatik maiatzaren 19ko mobilizazioak du hainbeste garrantzia, herri presioak bakarrik mugiaraziko dituelako". Beraz, hautetsiek Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako herritarrei deia luzatu diete, "euskal presoekiko elkartasunez, plazak bete ditzagun, honako aldarrikapenekin":
- Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea.
- Gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratzea.
- Bizi arteko zigorra ezartzeko neurriak indargabetzea, hala nola, 197/2006 dotrina bertan behera uztea.
- Zigorraren 2/3 eta 3/4 bete dituzten presoak kaleratzea.
- Frantzian preso direnei baldintzapeko askatasuna aplikatzea eta isolamendu, mittard eta bakartze egoerei akauera ematea.
- Frantziar eta espaniar estatuek darabilten espetxe-politika egokitzea, hasi den aro berrian, gatazka konpontzeko bidean modu positiboan eragiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada