2012/05/03

LAB: “PP frankismo garaiko moldeetara itzuli da protesta sozialak isilarazi nahian”

Polizia Nazionala gaur bost lagun atxilotu ditu Nafarroan, tartean LAB sindikatuko Zerbitzu Pribatuen arloko arduradun Saul Arangibel. M29ko Greba Orokorraren egunean desordena publikoa eragin eta lanerako eskubidearen aurka egin izana egozten diete atxilotuei.
Dagoeneko 35 lagun izan dira Nafarroan atxilotuak azken Greba Orokorrarekin lotuta, Alderdi Popularrak UPNren laguntzarekin diseinatutako operazioetan.
 LAB sindikatuak dioenez, "90.hamarkadan intsumisioaren mugimenduarekin gertatu bezala, PPk eta UPNk Nafarroa errepresio estrategia berriak entseatzeako laboratorio gisa erabili nahi dute. Orduan gertatu bezala orain ere, euren ahalagina antzua izango da: ez dute lortuko muntaia polizialekin justizia sozialaren aldeko mugimendu soziala geldiarazterik".

"Protesta soziala isilarazi nahi dute"
Nafarroan martxoaren 29ko Greba Orokorrak izandako arrakasta izugarriaren ostean, "jakitun dira gehiengo sozialaren aurka ari direla gobernatzen". Sindikatutik diotenez, "murrizketan ezartzeko argudioak falta dituzte, eta hori horrela izanik, protesta soziala isilarazi nahi dute, zer eta frankismo garaiko moldeak berreskuratuz, estatu poliziala inposatuz orohar langile klasearen, eta bereziki sindikalgintzaren aurka".
Beraz, "langile klasearen aurkako eraso global" baten aurrean gaude LAB-en iritziz. Hori horrela izanik, LABek, hainbat eragilerekin batera, atxiloketen aurka antolatu dituen elkarretaratzeetan parte hartzeko deia luzatzen du: gaur 19.00etan Iruñeako Espainiako Poliziaren etxearen aurrean, eta bihar, 12.00etan, Gobernuko ordezkaritzaren aurrean.

Bihar, konzentrazioa Barañainen

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada