2012/05/09

Herrira astea Zizurren

zizur herrira astea

Maiatzaren 4ean Zizurko Herrira Herri bilgunearen aurkezpena egin zuten, eta orain Herrira Astea antolatu dute datorren asterako.
- Maiatzaren 13an: Undianora Martxa. Goizeko 9.30etan aterako dira, Zizurko Plaza gorritik. Undin luntxa egonen da.
- Maiatzaren 14tik-18ra: Komunikazio astea. 15an propoganda lanketa eta 17an info banaketa.
- Maiatzaren 19an: Plazak bete espetxeak hustutzeko ekimena.
• 12etan: Erreniega Plazan info gunea (panelak, info banaketa...)
• 13tan: Kontzentrazioa: Euskal Presoak Euskal Herrira Dagozkien eskubideen jabe!
• 13,30tan: Trikipoteoa.
• 14,30tan: Herri Bazkaria Frontoian. Tiketak ohiko lekuetan egonen dira salgai (12 euro ikasle-langabetuak 15 euro besteak).
Zizurren, beraz, jada martxan daude, baina honen guztiaren prestaketarako larunbat honetan, maiatzak 12, goizeko 11tan gaztetxe ondoko plazan, HERRIRA ORDUA antolatu dute, propaganda, informazioa, harremanak eta abar lantzeko ordua. "Zure ekarpena, txikia edo handia, ezinbestekoa da guretzat beraz gurekin batera preso eta iheslarien eskubideen alde lan egitera gonbidatzen zaitugu, Herrira orduan partehartuz edota antolatuko ditugun ekimenetara hurbilduz", esaten dute Herriratik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada