2012/05/14

Gernikako Akordioak mobilizazio zaratatsu bat egingo du maiatzaren 24ean, Legebiltzarrean

Gernikako eragileak, larunbateko agerraldian.
Larunbatean, Gernikako akordioak deialdi bat luzatu zion Nafarroako jendarte osoari: maiatzaren 24an, arratsaldeko 19tan mobilizazio zaratatsu bat eginen dute Nafarroako Legebiltzarraren aurrean, ostiralean debekatu nahi izan zuten oihua errepikatzeko: “Prozesuaren aurkako erasorik ez, konponbide garaia da”.
"Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguezen aurkako epaia Euskal Herrian ireki den prozesuaren aurkako eraso larria da", eta Gernikako akordiaren partaideek gogoratu zutenez, "irakurketa hori egiten ari dira Euskal Herriko eragile sozial, sindikal eta politiko gehienak, eta baita nazioarteko pertsonalitate garrantzitsu askok, herenegun Brusselan agertu ziren Euro parlamentarien ordezkaritza zabalak erakusten duen bezala".
"Euskal Herria eta Nazioarteko komunitatetik bidaltzen ari den mezua argia da: konponbide demokratikoaren norabidean urratsak egin behar ditu Espainiako Estatuak, blokeoaren estrategia baztertu eta behingoz normalizazio politikoaren alde jarrera aktiboa hartu behar du Espainiako Estatuak".

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada