2012/05/06

Ezabatu eta euskaraz bizi!

Azken egunotan Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak "ezabatu eta euskaraz bizi!" ekimenaren deialdia zabaldu du. Herri euskaldunak pairatzen dituen mugak azaleratu eta hizkuntza paisaia iraultzeko deiarekin batera, euskaraz bizitzea eta gure hizkuntzari lehentasuna ematera ere deitzen du. Testuinguru honetan Iruñerrian antolatu dituzten ekimenen berri eman nahi izan dute, eta era berean ekimen hauetan parte hartzeko gonbitea luzatu:
Maiatzaren 19an, larunbatarekin
BERTSO-BAZKARIA Arrosadiako Zabaldi elkartean, 14:30ean. Saioa Alkaiza / Eneko Lazkoz. Bazkarirako txartelak Iruñazarra tabernan (Alde Zaharra) eta Zabaldi elkartean (Arrosadia) 15 eurotan egonen dira salgai maiatzaren 5etik aurrera. Bazkaritik jasotzen diren etekinak aurreko urtarrilean jasotako isunak ordaintzeko erabiliko dira.
Maiatzaren 24a, ostegunarekin
Beñat Gaztelumendik idatzitako BAKARRIZKETEN EMANALDIA Txantreako Akelarre Kultur Elkartean, arratsaldeko 20:00etan. Luntxa ere egonen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada