2012/05/25

Etxerat: Maiatzean zehar espetxeetan emandako gertaeren berri ematen duen txostena

634 presok osatzen dute egun Euskal Preso Politikoen Kolektiboa. 634 preso horiek 85 espetxetan sakabanatuta daude. Preso guzti hauetatik 8 soilik daude Euskal Herriko espetxetan, eta hauek ere 4 espetxetan sakabanatuta daude. Preso kopururik handiena Espainiako espetxeetan aurkitzen da, 473 preso politiko daude 47 espetxetan sakabanatuta. Frantziako espetxeetan 137 preso aurkitzen dira 30 espetxetan sakabanatuta. Preso bana daude Portugalen, Ipar Irlandan, Ingalaterran eta Mexikon. Eta honez gain, 11 preso daude etxean eta preso bat Frantziako Autun dago konfinatua.
Azken hilabete hau bereziki latza izan da sakabanaketa politikaren ondorioak jasan dituzten senideentzat. Apirileko azken asteburuan bederatzi senidek eta lagunek izan zituzten hiru istripu, eta laugarren bat ere gertatzeko zorian egon zen, baina zorionez ez zen ondorio larririk egon. Urteko lehen bost hilabete hauetan jada zazpi istripu izan dira. Sakabanaketa politikak senideon eta lagunon aurkako eraso zuzenak dira, izan ere, astebururo gure bizitzak arriskuan jartzera behartzen gaituzte, milaka kilometro errepidean eginez. Horregatik ezinbestekoa da sakabanaketa politika berehala amaitzea inongo baldintza eta xantaiarik gabe.
Bestalde, osasungintzaren arloan ere hilabete nahasia izan da honakoa. Hiru euskal preso politiko ospitaleratuak izan dira. Batetik, espetxeratze arinduan dagoen Ibon Iparragirre ondarrutarra ospitaleratu zuten epilepsia krisi baten ondorioz. Bestetik, Txema Olabarrieta bilbotarra ere ospitaleratua izan zen peritonitis baten ondorioz. Eta azkenik, Jose Ramon Martinez de Lafuente ere ospitalean egon da erretina higitze (desprendimiento de retina) bat dela eta.

Jarraitu irakurtzen

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada