2012/05/26

Biziarteko zigorrik ez: Iñaki Erroren askatasuna aldarrikatu dute Almeriako espetxean

Almeria2

Gaur goizean, presoen eskubideen aldeko ekimen bat egin dute Almeriako espetxearen parean. Lagun batzuk espetxe aintzinean dagoen garabi batera igo dira, euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko eta bizi duten eskubide urraketak salatzeko.
Bereziki Iñaki Erroren egoera salatu nahi izan dute, kondena betea izan arren espetxean jarraitzen baitu biziarteko zigorra aplikatu diotelako. Gainera, urtarrilean bihotzeko bat eman ondotik, espetxean jarraitzen du, gaixo larria izan arren.
Bi pankarta erraldoi jarri dituzte garabian: “Doktrina Parot Stop”, “Erro eta bertzeak askatu”, eta “Euskal Preso eta Iheslariak Etxera” lemak zituztelarik, espetxetik ikusteko  modukoak. Dozena bat etxaflero bota dituzte atentzioa deitzeko, eta ondotik mezu bat luzatu diete bertan dauden presoentzat, guztientzat, eta baita bertso bat dedikatu ere bertatik entzun izan zutelarik.

Almeria1

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada