2012/05/15

Bilbon dagoen Frantziako konsuletxean protesta egin du Mugitu!-k

Nafarroako lehendakari Yolanda Barcinari AHTren aurkako tartakadak emateagatik auzipetuta daudenak Bilbon dagoen Frantziako Kontsuletxera joan dira gaur Frantziako errepublikako lehendakari izendatu berri J.F. Hollanderi zuzendutako eskutitza eramatera.
Eskutitza irakurri
Gogoratuko duzuenez, AHTri desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimenduak iazko urrian burutu zuen ekintza hori Okzitaniako Tolosan. Aipaturiko eskutitz honen ematearen arrazoia honako hau izan da: bere garaian Tolosako auzitegi batean auzibide bat zabaldu arren egun ezerezean gelditu da. Hori dela eta Estatu espainiarreko Auzitegi Nazionalak afera bere gain hartu eta ekintza "aginteari atentatu" gisa kalifikatuz 4 eta 10 urteko kartzela zigorra eskatzen zaie auzipetuei.
"Egoera honetara iritsi gara estatu frantziarreko utzikeria, ilunkeria eta estatu espainiarrarekin ohiko duen lankidetza judizial eta poliziari esker, kasu honetan AHTren aurkariak bidegabeki zigortzeko. Neurrigabeko kartzela zigor hauek nazioartean ez dute parekorik, Barcina andereak baino izen handiagokoei emandako tartakada kasuetan ( Sarkozy, Hollande, Gates, Murdoch,...) isunen bidez ordainduriko faltak baino ez bait dira izan", esan dute Mugitu-tik.
Beraz, lau auzipetuei babesa eskeintzeko elkarretaratzea burutu da, dozena bat lagun-horietako batzuk gozogilez jantzita-batu direlarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada