2012/05/17

Barcinari tartak botatzeagatik auzipetutakoen abokatuak gaitzetsi du "salatzailea eta ikertzailea" berbera direla

Berria.info
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari aurpegira hiru tarta botatzeagatik auzipetutako lau lagunetatik bi Iruñeko epaitegian izan dira gaur goizean, prozesatzeko autoa irakur ziezaieten. Egozte karguak ukatu egin dituzte eta ez dute deklaratzerik nahi izan. Auzipetuei elkartasuna adieraziz 40 bat lagun elkarretaratu dira auzitegiaren aurrean, horien artean hainbat gozogile zeudelarik.
Gonzalo Boye haien abokatuak salatu du ikerketa guztia Foru Poliziak eraman duenez, "salatzailea eta ikertzailea" berdina direla —Foru Polizia gobernuaren menpe dago—. Horrela, "nepotismoa" leporatu dio Boyek Barcinari. Iazko urriaren 27an egin zuten ekintza, Okzitaniako Tolosan, abiadura handiko trenaren aurka daudela agertzeko. Ibon Garcia Garrido, Julio Villanueva, Gorka Ovejero eta Mikel Alvarez Forcada dira lau auzipetuak.
Horrekin batera, Boyek adierazi du "larria" dela Frantzian gertatu zen zerbait handik kanpo epaitzea, eta haren arabera, ekintzaren ondoren Okzitaniako zenbait lagun deklaratzera ez deitzea ere "larria" da. "Mendeku politikoa" salatu du, eta prozesuak "seriotasun falta" izan duela nabarmendu du. Gaia Nafarroako Parlamentuan ikertzeko modukoa dela gaineratu du Boyek.
Fiskaltzak lau eta bederatzi urte arteko espetxe zigorra eskatu zuen inputatutako lagunentzat, atentatu delitu bat egotzita. Hain zuzen ere, bederatzi urteko zigor eskaria Ovejerorentzat eskatu zuen fiskalak, Arruatzuko (Nafarroa) alkateordea denez agintari izatearen astungarria egon daitekeela uste baitu.
Idazkari baten aurrean izan dira bi auzipetuak, eta ez da epailerik izan auzi saioan, ezta Barcinaren abokaturik ere. Egozten zaizkien delituak frogatzeko zantzuak daudela berretsi dute gaurkoan.

Argazki galeria: Ekinklik
Informazio gehiago: Mugitu!

"Ziztadak" dokumentalaren aurkezpena 
Ekainak 3: DESOBEDIENTZIA ZIBILA EUSKAL HERRIAN. ZIZTADAK-TABANOS DOKUMENTALAREN AURKEZPENA Hizlariak: Mugitu, abokatu bat eta intsumiso bat. 17:00 etan. Errotaberri Elkartea (Errotxapea - Iruñea)

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada