2012/05/23

Asteburuan, Gazte Topaketak Txantrean



Auzoko gazte diagnostikoa landu dute azken hilabeteetan, 350 gazte elkarrizketatuz. Asteburuan, topaketak eginen dituzte Txantreako igerilekuetan.
Badira hilabeteak Txantreako gazteek auzoko gazteriaren egoera aztertzeko eta harremanak sakontzeko dinamika abian jarri zutenetik. Horren baitan, 350 gazte elkarrizketatu dituzte, auzoko diagnostikoa osatu dute, eztabaidagai izan daitezken gaiak zerrendatu eta planifikatu dituzt eta kuadrilak elkar artean ezagutarazi dituzte, besteak beste.
Dinamika horren baitan, asteburu honetan izanen diren Txantreako Gazte Topaketak pausu berri eta sendoa izanen dira. Hiru egunez auzoko igerilekuetan batuko dira gazteak, elkar ezagutu, hausnartu eta eztabaidatzeko.
Dinamika horren baitan, eta topaketetan parte hartzera deitzeko, bideo ezberdinak egin dituzte Txantreako gazteek. Hemen dituzue horietako batzuk, eta baita gazteekin eginiko elkarrizketetako pasarte batzuk.
Informazio gehiagorako: Txantreako gazteriaren diagnostikoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada