2012/05/07

#1512-2012: Igandean, lip-duba!

Nafarroa bizirik dagoela aldarrikatzeko eta ekainaren 16ko martxa nazionalera deitzeko Lip-Duba martxan da! Musika, dantza eta animazio talde pilo batek asistentzia konfirmatu dute jada. Baita pertsonai ilustren bat ere!
Hitzordua: maiatzaren 13, igandea, 16etan Iruñeko Burgos plazan (Udaletxearen ondoan). Ekarri zure nafarroako banderak!
Erabiliko den kanta hementxe bertan entzun ahalko duzue, eta letra ere azpian daukazuena da. Informazio gehiago, Nafarroa Bizirik ekimenaren web orrian.
Letra ongi ikasita ekarri, eta zatoz ongi pasatzera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada