
200 pertsona inguru bildu dira gaur arratsaldean Asunción plazan (Donibane) Txomin Solari harrera egiteko. Zonaldea poliziz beteta zegoen, eta ekitaldia kalean eginez gero polizi nazionala oldartuko zelaren mehatxua jaso dute antolatzaileek. Beraz, harrera taberna baten barruan egin behar izan diote.
Aurreskua eta lore sortak jaso eta gero, Txomin Solak bere auzokideen harrera bihotzez eskertu du, eta ondoren argazkia kendu eta jendearen besarkadak jaso ditu.


Argazki galeria
No hay comentarios:
Publicar un comentario en la entrada