2012/04/28

Txetxu Barrios eta Iñaki Beaumont presoen senideek istripua izan dute

Errepidetik atera eta horrela geratu da kotxea.
Oihana Belokik, Txetxu Barrios Atarrabiako presoaren lagunak, eta Richar Etxebarriak, Iñaki Beaumont Iruñeako presoaren osabak auto istripua izan dute gaur, eguerdiko ordubata inguruan, Etxeratek jakinarazi duenez. Granadako Alboloteko espetxean bisita egin ondoren, Euskal Herrira bidean zirela, euriarengatik autoaren kontrola galdu, errepidetik atera, airean buelta bat eman eta olibondo bat jo dute. Kotxean zihoazen bi lagunek ez dute kalte fisikorik izan, baina autoak kalte handiak dituela azaldu dute aipatu iturriek. Gaineratu dutenez, urte honetan dispertsio politikak eragin duen bosgarren istripua da.

Astelehenean, konzentrazioa Atarrabian
Istripuaren berria izan ondoren, Atarrabiako herritarrek kontzentrazioa deitu dute astelehenean 19:30etan Antxo jakituna Plazan dispertsio politika salatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada