2012/04/01

Mugitu! mugimenduaren ekintza Iruñean

Mugitu_Iruñeko udalean1729

Atzo, martxoaren 31ean, “Lurraren ordua” deituriko nazioarteko ekimenarekin bat eginaz, Iruñeko Udalak bere eraikinaren aurrealdearen argiak ordubetez itzali egin ditu 20:30etatik 21:30etara. "Neurri honen itxurakeria eta nafar instituzioek AHTren eraikuntzan duten erantzukizuna salatzeko" AHTri desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimenduak ekintza bat burutu du: itzalaldia iraun duen bitartean “AHT-TAV EZ” leloa proiektatu du Iruñeko udaletxearen aurrealdean.
Hala ere, enparantzako gainerako argiak itzali ez dituztenez gero, proiektagailu profesional bat erabili arren ezin izan da leloa argi ikusi, "itzalaldi honen bitartez instituzioek lortzen duten aurrezpen energetikoa hutsaren hurrengoa dela begibistan utziz". Horrenbestez, ekimen hau, "AHT bultzatzen duten erakundeen aurpegi garbiketa baino" ez dela uste dute, azpiegitura hau "sekulako energia zarrastelkeria suposatzen baitu". “Proiektaketa” egiten ari zelarik, ekintzaren zergatiak azaltzen zituzten 200 eskuorriak banatu dira oinezkoen artean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada