2012/04/04

#M29Greba: Oskar Cayon, atxilotua Iruñean

Atzoko Berta Garciaren atxiloketaren ostean, greba orokorrari lotutako bigarren atxiloketa bat gertatu da gaur. Oskar Cayon, LABeko eraikuntza eta kimikako arduraduna, atxilotu dute, nafar patronalaren egoitzara pintura botatzeko akusaziopean.
Atxiloketa hauek salatu eta patronalak nahiz espainiar Gobernuak inposatutako lan erreforma arbuiatzeko, LABek kontzentrazio zaratatsua deitu du gaur CEN patronalaren egoitzaren aurrean, 18.00etan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada