2012/04/14

Ernesto Prat etxean dago

Ernesto Prat
Atzo gauean, Berriozarrera heldu zen unean.

Ernesto Prat preso ohia atzo arratsaldean irten zen Madrilgo Alcala Mecoko espetxetik. 25.000 €ko fidantza ordaindu ostean, berriozartarra Euskal Herrira itzuli zen. Guardia Zibila Eguzki Plazan elkartu zen jende anitzen harrera saihesten saiatu bazen ere, azkenean, elkartasuna jasotzeko aukera izan zuen. Izan ere, lore sorta bat jaso ondoren aurreskua dantzatu zioten.
Pratek “barruan geratu diren presoak izan ezik erbestean fiskoa ez den arren, beste espetxe horretan daudenak” ere gogora ekarri nahi izan zituen. “Guztiak etxera ekarri arte” lanean jarraitu behar dela esan zuen.
Argazki gehiago

Harrera Elizondon, gaur
Gaur larunbata, apirilak 14ean, goizeko 11.30ean ongi etorri beroa egin zaio Elizondoko plazan. Bertan 150 bat lagun bildu dira. Guardia Zibilaren presentzia nabarmena izan da eta argazkiak eta bideoak atera dizkiete parte hartzaileei.
ernesto prat, elizondon

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada