2012/04/24

Bortziriak: euskal preso eta iheslarien aldeko mendi martxa egin zuten igandean

Pasa den igandean, apirilaren 22an bigarren urtez, Bortzirietatik preso eta iheslarien aldeko martxa Frainerat burutu zen.
Arantzatik "isolamendurik ez!" lelopean egin zen, "Mikel Karrera jadanik ez bada egoera honetan aurkitzen ere, bi estatuek muturreko egoera hau mantentzen baitute, azken boladan Sempereko Naia Lecroixekin ikusi ahal izan dugun bezala". Lesakatik "Iñaki Askatu!" lemapean, "Iñaki zigorraren 3/4ak beteak ditu. Beraz kalean aspaldi behar luke". Beratik "Gaixo Larriak aske!" aldarrikapena eraman zen, Igantzitik "Sakabanaketarik ez!", eta azkenik Etxalarretik "Preso eta Iheslariak Etxera!"
Zutabeak Fraingo kaxkoan bildu ziren, eta Herrira mugimenduaren izenean pertsona batek parte hartu zuen, zera aldarrikatuz: "Muturreko egoera guztiak behin betiko desagertu behar direla,eta honekin akautzeko modu bakarra badela, mobilizazioen bitartez gizartearen inplikazioarekin,hain zuzen ere". Honen haritik heldu den maiatzaren 19an, Euskal Herriko hiri eta herritan burutuko den Goazen Plazara! ekimenean "euskal preso eta iheslariak etxera ekartzea, eta muturreko egoerak akautzea nahi duen guztia, gonbidaturik dagoela" azpimarratu zuen.

Argazki gehiago

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada