2012/04/10

Apirilak 21, manifestazio zaratatsua AHTren aurka: "Eten dezagun xahukeriaren trenbidea! Entzungo gaituzte! AHT Gelditu!"


AHT Gelditu plataformak gaur Iruñean egindako agerraldian salatu du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariari aurpegira hiru tarta botatzeagatik auzipetutakoek jaso ditzaketen zigorrak "neurriz kanpokoak" direla, eta "kasua artxibatzeko" eta inputatutakoak absolbitzeko eskatu du.
"AHTaren inguruko guztia neurriz kanpokoa da, proiektua bera, kostu ekonomikoa, ingurugiroan duen eragina eta baita oposizioaren kriminalizazioa ere", azaldu du Raul Oloriz AHT Gelditu-ko kideak.
Horrekin batera, apirilaren 21ean AHTaren aurkako manifestaziora biltzeko deia egin du. Iruñean izango da, 18:00etan, Gaztelu plazatik abiatuta, eta Entzungo gaituzte: TAV-AHT gelditu leloa eramango dute.
AHT Gelditu-k hilaren 12rako AHTaren obretara bisita antolatu du, eta parlamentuko kide guztiei egin diete gonbita, "obra horren eraikuntzak suposatzen duenaren lekuko" izan daitezen.

Informazio gehiago: AHT Gelditu

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada