2012/03/27

Mikel Almandoz-en askatasunaren aldeko mozioak Atarrabian eta Burlatan

Mikel Almandoz Erbiti burlatarraren egoera dela eta, zigorraren bi herenak bete dituen arren Tarasconeko (Frantzia) presondegian, etxetik 750 kilometrotara, preso jarraitzen du. Burlata eta Atarrabiako Udalek aste hontako osoko bilkuretan Mikelek egindako baldintzapeko askatasun eskariari sostengua ematearen aldeko mozioa eztabaidatuko dute.
Frantziako poliziak 2003.ean atxilotu egin zuen Mikel. 6 urte badaezpadako presoaldian egon ondoren, 2009.eko azaroan Pariseko epaitegiak 12 urtetako zigorra ezarri zion. Frantziako kode penalaren arabera, ezarritako zigorraren bi herenak beteta, zigortuak zigorraren etenaldia edo baldintzapeko askatasunari dagokizkien xedapeneei heldu dakieke. Hortaz, zigorraren bi herenak beteta dituzten gainontzeko preso politikoek bezalaxe, Mikelek baldintzapeneko askatasunaren eskaria egina du Pariseko Cour d’Appel-en, zeina orain ebazpen prozesuan dagoen.
Zatoz plenoetara zeure elkartasuna adieraztera
ATARRABIA: Martxoak 27, asteartea 19.00etan
BURLATA: Martxoak 28, asteazkena 18.30etan

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada