2012/03/25

#MartxokoIraultza: Gaztelu plazako gazte akanpada desalojatu du poliziak



Goizaldeko seiak aldera udaltzaingoaren lau furgoneta eta Espainiako poliziaren beste zazpi Gazteluko Plazan agertu dira. Hamarnaka polizik era bortitzean eta mehatxuka atera dituzte gazteak kanpin dendetatik, eta banan bana identifikatu dituzte. Objektu pertsonalak hartzeko denborarik ere eman gabe, kanpin dendak kamioi batean sartu dituzte bata bestearen gainean, eta plazatik eraman.
Gaur, igandea, gazteek plazan irauteko eta aurreikusitako egitarauari eusteko asmoa erakutsi dute. Goizean zehar, Kataluniako Kooperatiba Integralaren inguruko hitzaldia izanen da, eta 13:30etan prentsa agerraldia eginen dute gazteek, gaueko desalojoa salatzeko eta martxoaren 29ko greba deialdia berresteko. Zentzu horretan, deialdi berezia luzatu diete Iruñerriko gazteei goizean zehar, eta batez ere, 13:30etako agerraldirako, plazan ager daitezen.

Desalojo gazteakanpada Ekinklik_19234

Desalojo gazteakanpada Ekinklik_9254

Argazkiak: Ekinklik

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada