2012/03/27

Lau gutxiago! Xabier Arina Burlatara!

Herrirak jakitera eman duenez, Xabier Arina, Ainhoa Villaberde, Ainara Ladron eta Xabier Bidaurrek askatasuna berreskuratuko dute datozen orduetan 30.0000 euroko bermea ordaindu ondoren.
Arina, Ladron eta Bidaurre 2010eko urrian atxilotu zituzten beste hamaika gazterekin batera, Segiko kide izatea leporatuta.
Villaberde ere 2010ean atzeman zuten, baina abenduan jazotako polizia operazio batean. Sarekada hartan sei gazte independentista eta bi abokatu atxilotu zituzten.
Hilabete honetan beste zortzi gazte independentista aske geratu dira.

Lau gutxiago!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada