2012/03/09

"Istripu gehiagorik ez": Igandean, sakabanaketaren amaiera eskatuko dute Txantrean

Herrira mugimenduak manifestazio bat antolatu du Txantrean igande honetan, sakabanaketaren amaiera eskatzeko. Euskara plazatik abiatuko da arratsaldeko 6etan, “Istripu gehiagorik ez, sakabanaketa amaitu” lelopean.
Otsailaren 5ean, auzokide batzuek istripu bat izan zuten Puerto de Santa Maria itzultzerakoan. Kotxean zeuden hiru pertsonak ez ziren zauriturik suertatu, baina 2.000 euroko kalteak ditu kotxea. Aurten, euskal preso politikoen senideek lau istripu izan dituzte sakabanaketaren ondorioz.
Sakabanetaren amaiera eskatzen du Herrira mugimenduak, "preso politikoei ezartzen zaien salbuespeneko neurria delako, eta astero ehundaka pertsonen bizitzak arriskuan jartzen dituelako".
Txantrean 18 preso daude, bataz beste etxetik 800 km baino urrutiago (1.600 km bisitak egin ahal izateko). Osotara, 100 nafar daude preso, eta hiruetatik bat etxetik baino 900 km baino gehiago dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada