2012/03/15

Herrira Mugimendua aurkeztuko da larunbatean Lizarran

Larunbatean, Martxoak 17, arratsaldeko 16:00etan, “HERRIRA” mugimenduaren aurkezpena burutu da Lizarran, Gure hizkuntza elkartean.
Bertan, “HERRIRA” mugimendua aurkezteaz gain, Nafarroako preso gaixoen egoera azalduko da bertaratutako herritarrei bideo emanaldi motz batekin. Egoera ikusirik, herriz herri “HERRIRA” bilguneetan parte hartzeko deia luzatuko da, Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde gaudenok norabide berean indar eginez soilik lortuko baitugu etxera ekartzea.
Ondoren 21:30ak aldera, La Botan hemengo osagaiekin izugarrizko afari ekologikoa prestatuko digute EHN-ko baserritar kideak. afaltzeko menua, hauze izango da: Entsalada, zainzuria, kalderetea, gazte, kafea eta kopa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada