2012/03/21

#MartxokoIraultza: gaur ere, errepide mozketak Alde Zaharrean. Bihar, ikasle greba

Irudia076
Gaur arratsaldean Iruñerriko 50 ikasle inguruk atzo Eunaten itxialdian parte hartu zuten ikasleen utzaraztea salatzeko Labrit errepidean bidemozketa gauzatu dute.
Bertzetik, Eunate ikastetxean ordu laurdeneko eserialdia gauzatu da atsedenaldia behin bukatuta zuzendaritzaren "jokamolde faxista" salatzeko, "zuzendaritza taldeak hagitz gaizki hartu duelarik ikasleon ekimena".
Ikasleek diotenez, "argi dago sistema hausteko garaia iritsi dela eta herriak "aski!" erran duela. Beraz ikasle, gazte, langile edoota erretiratu orori M22an goizeko 12:00etan gaztelu enparantzatik eta arratseko 19:00etan Udaletxe plazatik eginen diren manifestaldietan parte hartezko deialdia zabaldu gura dugu".

Argazki gehiago
Ikasleen itxialdia Eunaten, hezkuntza publiko duin baten alde
Errepide mozketak murrizketen aurka

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada