2012/03/30

Burlata eta Atarrabiako udalek Mikel Almandoz-en askatasun eskaria babestu egin du

Burlatako Udalaren osoko bilkurak, Mikel Almandoz Erbitik, Burlatako bizilagunak egindako baldintzapeko askatasun eskariaren aldeko mozioa onetsi egin du. BILDU-k, NABAI-k eta I-E-k babestu egin dute mozioa, PSN eta Méndez (UPN) abstenitu egin dira eta UPN-k eta PP-k kontrako bozka eman dute.
Atarrabian ere onartu zen mozioa.
Mikel Burlatatik 750 kilometrotara preso daukate, Trasconeko (Frantzia) presondegian. Dagoeneko Pariseko Epaitegiak ezarritako zigorraren 2/3-ak bete ditu, hortaz, frantziako kode penalaren arabera, baldintzapeko askatasunari dagokion xedapenari heldu dakioke.
Hauxe da Burlatako Udalak onetsitako mozioa:
-Udal honek, Mikel Almandoz Erbitik, gaur egun Tarasconeko (Frantzia) presondegian dagoen Burlatako bizilagunak egindako baldintzapeko askatasunaren eskariari babes osoa ematen dio.
- Udal honek, aipatu baldintzapeko askatasun eskaria onartua izatea espero du, Mikel berehala aske utziz.
- Mikel Almandoz Erbitik egindako baldintzapeko askatasun eskariaren inguruan Udal honek adostutakoa Pariseko Cour d’Appel-era helarazi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada