2012/02/03

Villepinte espetxean gose greba hasiko dute

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Villepinte espetxeko presoek bihar borrokaldia hasiko dute Ibon Goieaskoetxea preso politikoa Villefranche sur Saône espetxera eramango dutela salatzeko. Zehazki, Ibon Goieaskoetxeak eta Borja Gutierrezek gose greba bat egingo dute, eta Joseba Fernandez Txantreako gazteak ere bat egingo du borrokaldiarekin beste ekimen batzuekin (gose greba ezin baitu egin).
Duela hilabete Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kide guztiek euren Euskal Herriratzea eskatu bazuten ere, Estatu Frantziarrak euren eskubideak urratuz sakabanaketarekin jarraitzen dutela salatu nahi dute presoek gose greba honekin. Izan ere, gernikarra Villefranche sur Saône espetxera eramaten badute, eurek eskatu bezala Euskal Herrira gerturatu beharrean are eta urrutirago emango dute.
"Beraz, argi eta garbi ikus daiteke Estatu Frantsesak ez duela dispertsioarekin amaitzeko asmorik, eta gainera, euskal preso politikoen eskubideen aurka egiten dutela behin eta berriz", dio Etxeratek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada