2012/02/14

Paueko auzitegiak Ernesto Praten espainiaratzea onartu du

Paueko dei auzitegiak Ernesto Prat nafarraren aurka espainiar Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua onartu du. Joan den asteko auzian, abokata orokorra espainiaratzearen alde agertu zen eta gaur beraz auzitegiak bat egin du haren eskaerarekin. Dei auzitegiaren erabakiaren ondotik, Ernesto Pratek gorte gorenan deia egin dezake. Anartean Okzitaniako Tolosa aldeko Seysseko espetxean atxiloturik da.
Militante politiko nafarra joan den urtarrilaren 25eko goizean atzeman zuten Urruñan eta Paueko jujeak espainiar Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua jakinarazi ondoren hura kartzelaratzeko agindua eman zuen.
Ernesto Pratek 33 urte ditu eta EAE-ANVko hautagai izan zen Baztango zerrendan. EKIN-eko partaide delakoan mugimendu politiko horren aurka espainiar Auzitegi Nazionalak abiatu dozierrean sartu dute berrioztarra. 2008an etorri zen Lapurdirat Guardia Zibilak ezker independentistaren aurka burutu operazioari ihes egin ondoren. Guardia Zibilak bere Elizondoko etxea arakatu zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada