2012/02/22

Ostiral honetan, gazte peñaren informazio afaria

Iruindarrok1.3
iruidarrok2

Gazte peñak informazio afari bat burutuko du ostiral honetan Iruña Taldean, arratsaldeko 8etatik aurrera, bertan San Ferminei buruz hitz egiteko eta peñakideok elkar ezagutzeko. Horrexegatik gazteak bertan parte hartzera animatu nahi dute.
INFARIAk INFormazio afARIak dira, hau da, peñak asanbladak egiteko moduak dira afaltzen duten bitartean, eta 3€ bakarrik ordaindu beharko dira. Gainera, oraingo INFARI honetarako gazte peñaren emailera konfirmazioa bidali ezkero izen eta abizenekin (iruindarrok@gmail.com) afaria dohainik aterako zaio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada