2012/02/06

Nafarroako parlamentariak Ernesto Praten epaiketara joanen dira bihar

Bilduko eta Nabai-n dauden Aralarko parlamentariak, Maiorga Ramirez, Bakartxo Ruiz, Xabier Lasa eta Asun Fernandez de Garaialde, otsailaren 7an, asteartean, Ernesto Prat naparraren kontrako epaiketara joanen dira. Lau parlamentari hauek bere presentziarekin Ernesto Pratekiko elkartasuna adierazteaz gain, Pabeko Tribunalari arduraz jokatzea eskatuko diote eta Espainiako agintariek ideia politikoen kontra daramaten politikari jarraipenik ez emateko eskatuko diote.
Zentzu honetan, Euskal Herrian bizi dugun egoera berria aintzat har dezala eskatuko diote Tribunalari. Parlamentarioek azpimarratu dute, “urteotako indarkeria egoerari amaiera emateko aukerak zabal-zabalik daude, modu justuan eta demokratikoan, eta denon konpromisoa eta parte hartzea beharrezko da bake iraunkorra lortzeko prozesuan.”

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada