2012/02/03

Nafarroako Parlamentua: NaBai, Bildu eta IE-k espetxeetako arduradunekin bilerak eskatu dituzte Iñaki Erroren egoera aztertzeko

Iñaki Erro larriki gaixorik dago,
25 urte daramatza kartzelan
eta zigor osoa bete du.
Nafarroa Bai, Bildu Nafarroa eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentarioek Kartzeletako Instituzioko idazkari orokor den Angel Yuste Castillejori eskutitza igorri diote bilera bat eskatzeko eta Iñaki Erro Donibaneko preso politikoaren egoeraren inguruko informazioa lortu eta beraien kezka helarazteko.
Hiru taldeek ekimena abiaraztea erabaki dute, PP, UPN eta PSN alderdiek Nafarroako Parlamentuan Erroren egoeraz kezkatzeari uko egin ondoren.
Yuste Castillejoz gain, Almeriako espetxeko zuzendariari ere igorri diote eskutitza, berarekin batzartzeko eta parlamentariek Iñaki Erro bisitatu ahal izateko, bizi duen egoeraren berri bere ahotik jaso dezaten.
Hiru alderdiek ohar batean azaldu dutenez, urtarrilaren 30eko Eledunen Batzordean Bilduk adierazpen instituzionala aurkeztu zuen Iñaki Erroren egoerarekiko kezka azadu eta espetxeetako arduradunekin harremanetan jartzeko.
Adierazpena ez zen onartu eta, beraz, NaBaik, Bilduk eta Izquierda-Ezkerrak euren kabuz eskatu dituzten bilerak, preso politiko nafarraren egoerari urgentziazko irtenbidea eman behar zaiolakoan.
Iñaki Erro larriki gaixorik dagoen euskal presoa da. Pasa den urtarrilean Almeriako erietxe batean ospitaleratu zuten kardiopatia iskemiko baten eraginez, eta hiru stent jarri ziozkioten hiru arterietan.

Los grupos Nabai, Bildu e Izquierda-Ezkerra han solicitado reunirse con instituciones penitenciarias para analizar la situación de Iñaki Erro

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada