2012/02/23

Martxoak 7, ikasle prentsaurreko masiboa



Ikasle Abertzaleak sindikatuak hezkuntzan neurriak hartzeko Jose Iribas kontseilariari utzitako hiru hilabeteko epea bukatzear dago. Martxoaren 7an bukatzen da zehazki "eta ez dugu inolako erantzunik jaso".
Hau dela eta Martxoaren 7an Ikasle Abertzaleak antolakundeak dei egiten dio Iruñerriko ikasle orori 11:30etan Burgoen enparantzan (Udaletxe atzean) egingo den prentsaurreko masiboan parte hartzera. Prentsaurreko honetan aditzera emango dute martxoa osorako finkatutako mobilizazio eta ekintza egutegia.
Sindikatutik aurreratu nahi dute ere martxoaren 22an ikasle greba burutuko dela Nafarroa osoan. "Greba honetarako lantaldeak sortzera animatzen zaituztegu ikastetxe guztietan eta D eredukoak ez diren ikastetxeak mugitzen hastera egun honetan parte hartu ahal izateko ere". Edozertarako laguntza behar baduzue IArekin kontaktatu: komunikazioa.irunerria@gmail.com.
+ info: www.ikasletabertzale.blogspot.com

M7 prentsaurreko

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada