2012/02/19

Konzentrazioa eta batzarra Antsoainen Artzai Santestebanen epaiketa salatzeko

Artzai Santesteban epaiketa rueda prensa

Artzai Santesteban Antsoaingo gaztea entzutegi nazionalean epaitua izango da asteartean, otsailaren 21ean. Kale eraso bat leporatzen diote, eta bere herrian atzo egindako prentsaurrekoan esan zuten bezala "beraren aurkako froga bakarrak inkomunikazio epean torturapean beste gazteei lorturiko aitortzak dira".
Gainera, Artzairen kasua ez da isolatua, "Antsoainen hainbat gazte atxilotuak eta espetxeratuak izateko arriskupean daude", euren izena zerrenda beltzetan aurkitzen baitira. Bestalde, herriko beste gazte batzuek "auziperatuak izateko esperoan daude euren konpromezu eta militantziagatik".
2007 urtean Auzitegi Gorenak Jarrai-Haika-Segi gazte antolakundeak terrorista izendatu zituenetik geroztik, 214 gazte izan dira atxilotuak eta 132 espetxeratuak Euskal Herri osoan.
2007, 2008 eta 2009 urteetan eskualdez-eskualde burututako sarekadetan, gazteak Segiko kide izatea leporatzeaz gain, kale borroka ekintzekin lotuz zein beste motako inputazioak eginez. Donostia, Lea- Artibai, Gasteiz, Oarsoaldea, Iruñerria, Uribe Kosta eta Hernani dira aipatutako operazioetan astindutako toki batzuk.

Asteartean, konzentrazioa Antsoainen
Astearte honetan, epaiketaren egunean, batzarra eta konzentrazio bat deitu dute herrian. Arratsaldeko 7etan izanen da, udal plazan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada